martes, 19 de abril de 2016

Neguaren azken hasperena

Astelehen goiza da. Autoa Arantzazun utzi eta Urbiarako bideari ekin diot poliki-poliki. Bidezidorrean aurrera, alde batera begiratu, bestera, ideiak neureganatu kamera eskuartean dudanerako. Iturritik pasatzean okilak behin eta berriz agurtu nau... nabaria da udaberrian gaudena!!!

Nire asmoa Arbelaitzetik Aizkorrirako panoramika bat ateratzea da baina... ea zein eguraldirekin aurkitzen naizen goian. Azken aldatza igo eta Elorrolako gainera iristen naiz. Lainoa behean da beraz, aukerak murritzak dira panoramikarako. Aurreraxeago joanjo naiz ea sartu-irtenka dabilen behelainoak Aizkorriko mendizerrako tontorrak agerian uzten dituen une batez. Ezer ez... Beno, Aranako etxolak eta Perusaroi aldea ere aukera ona da... Atzean dudan artea horri behin baino gehiagotan begiratu diot eta komunikazio bezalako bat sortu da gu bion artean. Enkuadrea pentsatzen hasi naiz... zer sartu, zer kanpoan utzi... Enaitzeko aldea ere gaur ederra dago, baina ez, gaur ez da zure txanda! Perusaroi aldera argazki batzuk atera ditut baina atzekaldean dudan artea kurioso hori atentzio eske dabil... aspaldian jaso duen bisita bakarra izanen naiz ziur aski. Gauzak motxilan sartu, mendiko-makilak zintzilikatu eta kamera lepoan jarri ondoren, bueltarako bideari ekin diot. Bidea lokaztuta dago eta Urbiako larreetako eremu batzuetan oraindik negua da. Ea elurrarekin enaizen erortzen... ez baitut oinetako egokiak ekarri elurretan ibiltzeko! Zabalaitzeko iturria pasata, atzera begirada bat. Zoragarria dugun natura ondarea!!! Azken erretratuak atera eta banoa beherantza ni ere behelainoak irentsi aurretik.


Aranako etxolak, Peruhaitz eta Burgalaitz

Artea


Mendizaleak Elorrolako lepoan

Pagadia

Bada neguari gogor eutsi dionik

   Ongi izan!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario