martes, 12 de enero de 2016

Itsasertzeko argazkiak


Mendia ala itsasoa... mendia aukeratzen duen horietakoa naiz. Dudarik gabe. Uda sasoian hondartzara joatea gorroto duen horietako naiz. Ezin naiz eguzkipean etzan eta denbora nola pasatzen den begira egon eta gutxiago, ondotik pasatzen den edonork nire toalla hareaz nola zikintzen duen ikusten geratu. Baina... tira! hondartzak baditu bere alde onak ere! Neguan hutsik dagoen hondartza batek baditu bere alde onak argazkilaritza gustoko dugunontzat. Enkoadre ezberdin ugari aurkitu ditzakegu. Hondarretan dauden harriekin jolastu dezakegu, olatuekin, arrokekin, itsaslabarrak ere joku handia ematen du,... Beraz, buruari buelta batzuk eman eta enkoadre ezberdinak pentsatu eta probatzea besterik ez da. Eta behin ideia gure buruan finkatuta dugunean, landu, modu batean zein bestean. Azkenik, beste puntu garrantzitsu bat aipatzeko... eta aurretik aipatutakoaren harira, garrantzitsua da kontutan izatea zein argazki mota atera nahi dugun Honen arabera, eguneko ordu bat edo beste aukeratu beharko dugu argazkia ateratzeko. Guztiok dakigun bezala, goizeko lehen orduak eta arratsaldeko azken orduak dira egokienak argazkilaritzarako.

Beste barik, honatx itsasertzeko argazki batzuk eta beraien exif datuak. 

    






Eta ez ahaztu tripodea!!! eta urrutiko kontrola izanez gero... hobeto!!! eta falta baduzue... tenporizadorea erabili dardarak ekiditeko.






Beno, zalantzarik izanez gero idatzi lasai! 
Lagungarri izan(go) zaizuelakoan agurtzen naiz. Ongi izan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario