miércoles, 23 de diciembre de 2015

Momentua harrapatzen


Ibiltzea gustoko dut, erlaxatzen nauen ekintza bat da. Normalean herri inguruan eta Oñatin ditugun mendietan zehar ibiltzen naiz harat-honat. Inoiz ez dut kamera etxean uzten, nahiz eta ibilaldia motza izan, beti irtetzen naiz kameraz momenturen bat "harrapatuko" dudan esperantzaz. Zeren... argazkiak ateratzea zer da ba? argazkilaritza gustoko dugunok, argazkia atera ostean, irudia begiratu, aztertu eta nahitaez, gure barnean sentipenak dantzan hasten zaizkigu. Argazkilariarentzat argazki batek gauza asko gordetzen ditu bere barnean, eta honek, argazkiak berak guregan sortzen duen konnotazioa positiboa, neutroa ala negatiboa eragitea dakar.

Horrela, orain bi egun, arratsaldeko bostak inguru kamera hartu eta nire bidaide fidelarekin (Pol, txakurra) herriko auzo guneetatik osteratxoari ekin nion. Aurretik, ilunabarra 17:35 inguruan izango zela begiratu nuen mugikorrean eta honela, ibilbideko puntu batean, motxila lurrean utzi eta tripodea, filtroak eta kamera ateratzen hasi nintzen. Buruan enkuadre bat nuen eta huraxe frogatzera ausartu nintzen behin kamera tripode gainean kokatuta nuela. Makina bat argazki atera nituen baina... ez zegoen bat guztiz konbentzitzen ninduenik. Tripodea besoetan hartu eta beste enkuadre batekin saiatu nintzen. Distantzia fokal zabalago batekin honela argazkian informazio gehiago txertatuz. Itxura polita hartzen zebilen. Froga ugari egin nituen. Urrunean ikusten nuen keak, paisaian behelaino itxura hartzea nahi nuen eta honela, diafragma itxi eta denbora luzatu nuen. Zerua ere nire aldeko zegoen... Hona hemen emaitza.


Udalaitz


Paisaia ederra dela ezin da ukatu baina, ordenagailu aurrean jarri nintzenerarte ez nintzen ohartu momentu eder horietako bat harrapatu nuenik.

Facebooken zintzilikatzea erabaki nuen eta harrera itzela izan zuen argazkiak (mila esker "atsegin dut" sakatu zein, iruzkinen bat idatzi duzuen guztioi!!!). Ondoren, argazkia Flickr-era igotzea otu zitzaidan nahiz eta ez izan sarritan ibiltzen naizen sare sozial bat baina, nolako harrera izango zuenaren kuriositateak bultzatuta, argazkia nire galerian zintzilikatu nuen. Hurrengo goizean, esnatu bezain pronto, mugikorra martxan jarri eta etengabe dar-darka hasi zen geratu ezinik. Flickr-a sutan zegoen...


Flickr-en


Argazkiak jasotako ikustaldiak, "gogoko dut"-ak eta iruzkinak, beraien kabuz hitzegiten dute...

MILA ESKER GUZTIOI BIHOTZ-BIHOTZEZ!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario